AURKEZPENA

EUSKADIKO GARAPEN SOZIAL ETA EKONOMIKOAREKIN KONPROMISOA

Euskal Herriko Itsas Foroa 1993an irabazi-asmorik gabe sortutako erakunde bat da eta 1999tik Eusko Jaurlaritzak Kluster gisa onartu du. Euskal Herriko Itsas Foroa enpresek, elkarteek eta erakundeek osatzen dute eta bere zeregina euskal itsas sektoreko enpresen ordezkaritza, defentsa, sendotzea, sustapena eta lehiakortasunaren hobekuntza dira, eta horretarako hainbat Ardatz Estrategikotan (Nazioartekotzea, Teknologia, Bikaintasuna Kudeaketan, arlo Finantzario-fiskala, Prestakuntza eta Pertsonak, eta Komunikazioa, Informazioa eta Ordezkaritza) zerbitzuak eskaintzen ditu.

Euskal itsas sektoreak EAEko ekonomian garrantzi berezia du BPGaren % 1,74 inguru baita. Enpresek 2010an 1.148 milioi euro fakturatu dituzte sektorearekin zerikusia duten jardueretan, eta 2.598 milioi euro bere osotasunean.

Enpleguari dagokionez, euskal itsas sektoreak 2010an itsas sektorearen jardueran 7.560 langile izan ditu eta orokorrean 17.017 langile.

Euskal Herriko Itsas Foroa sektoreko erreferente nagusi bihurtu da autonomia-erkidegoan eta onarpen-maila handieneko elkartea, berriz, estatuan zein nazioartean. Euskal Herriko Itsas Foroak eskualdeetako hainbat kluster sortzen laguntzeaz gain, Espainiako Itsas Klusterra sortzen ere lagundu du.